Bidea Artzentaleseko udalerritik abiatzen da, Traslaviña auzotik. FEVE Bilbao– Santander lineako Tralaviñako geralekuak gure lehenengo pausuak zuzentzen ditu. Puntu honetatik Burdinolen Ibilbidera eta GR-281era sartzeko aukera duzue.
GR-281ª Balmasedatik Kadagua ibaiaren ertza jarraitzen duten tontorretara eramaten gaituen ibilbide luzea da.
Bide Berdearen lehen kilometroak eginez Kolitza errekaren bazterretik, bi tunel igarotzen ditugu bata 147m-koa eta 87m-koa bestea. Luzeenean argia piztu eta itzaltzeko etengailu bat dago. Sarrera eta irteera ondoan ikusiko dituzu, ezazu ahaztu! Hortik gutxira erreka zeharkatzen laguntzen duen egurrezko pasagune eder bat topatuko dugu baita Las Barrietaseko minerala kargatzeko tokiko hondamenak ere, Sopuertan dagoeneko.
Artzentalesen ustiatzen ziren meategietako asko Sopuertara heltzen zen ibilbide honetan kokatzen ziren: Amalia-Juliana meategia, La Sorpresa eta María meategia adibidez.