La Aceña berriz irekitzeko atzerako kontaketa hasi da

Tren geltoki zaharra informazio-puntua bihurtuta

Datorren 2018ko ekainak 16tik La Aceña tren geltoki zaharreko ateak zabalduko dira, Galdamesen, Burdinmendi Bide Berdeko informazio-puntu berri bat bezala.

Ekainak 16 eta irailak 16 arteko asteburuetan eta jai egunetan Burdinmendi Bide Berdetik ibiliko diren pertsonak bideari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute. La Aceña informazio-puntutik Bide Berdea eta honen inguruan antolatzen diren jarduerak eta kultur- ekintzak dinamizatuko dira.

 

  • Informazio-puntua: 18·06·16tik 18·09·16 arte, larunbata, igandea eta jai-egunetan, goizeko 10:00etatik 14:00 arte eta 16:00etatik 19:00 etara arratsaldeetan.

2017. urtean Landa Garapenerako Alkarteak- Enkarterrialdek Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto Zierbena eta Muskiz Udalen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen eta Bide Berdea baliabidetik aberastasuna eta enplegua sortzeko produkturaino proiektua garatzeko Plan Estrategikoaren bitartez, helburua da Burdinmendi Bide Berdea eskualdeko garapen ekonomikoa, soziala eta ingurunekoa lortzeko jardueren ardatz gisa mantentzea.

Informazio-puntua berriaren barne, liburuxkak eskatzeaz gain, meatze- erakusketa txiki bat ikusteko aukera dago. Enkarterrietan egiten diren produktuen erakusketa, argazki dibertigarria ateratzeko aukera “Burdinmendi Photocallean”, bide berdearen erakusketa informatiboa eta bide berdeko bideoak.

  • Meatze- erakusketa
  • Bidearen liburuxkak eta erakusketa
  • Enkarterriko produktuen lagina´
  • Bidearen bideoak
  • Photocall-a
  •  

Enkarterrialde Burdinmendi bide berdea proiektua urte asko darama martxan. Ibilbide desberdinak egiten dira Enkarterriko lilurak ezagutzeko. Alde batetik, lurraldeko Udaletxeak eta zerbitzu turistikoak gidaliburu interpretatzaileak, mapa- gidak eta mapekin hornitu ditu, Burdinmendi bide berdea ahalik eta gehien gozatzeko.

Igandeak bide berdetik programa jarraitzen du eta martxotik azaroak arte, hilabeteko igande batean, ibilbide osasungarri bat antolatzen da; baita bisita didaktikoak ere.

Gainera, urte honetan bidearen seinaleak hobetu dira eta Bizkaibus-eko APP berrian Bide Berdearen sarbideak agertzen dira.

Kirola praktikatzeaz gain, meatze-historia eta ondare industriala ezagutzeko aukera ematen du. Egunero bisitariak gehitzen ditu bide berderik luzeena. 2017an ospatutako ekitaldia, I. Megaduatloia, inpaktu handiena sortu zuen eta 100.000 pertsona bisitari erakarri zituen. Urte honetan beste jarduera mota bat antolatzen da: I. Txakurkross; helburu berdina lortu nahi da.

Artzentales udalerritik Muskizko La Arena hondartza arteko bidea, 42 km-koa, Enkarterrialde elkarteari esker baliabide bikaina dira: ibiltzeko eta gure lurraldearen txokoak ezagutzeko forma.

 

Nola iritsi?

Garraio publikoan:  A-3323 Portugalete Galdames linea. Atxuriaga parkean geldialdia

Autoan: Valleja auzoan 1zk. 48191, Galdames. Bizkaia