23. Km

TunelS obacoBide Berdea jarraituz, errepidearen bidegurutze batera heltzen gara eta asfaltozko zoladura duen Bidearen tarte batean sartzen gara. Tarte hau hasi eta gutxira, aldaketa bat topatzen dugu: Borja Meategiaren kargatzeko tokiaren hondamenak dira. Ondoren El Sobacoko tunela igarotzen dugu, bide estuko trenbide batek behar duen zabalerarako handiegia den galeria!, argiztatutako 150 m-ko luzera eta oinezkoentzako espaloiarekin.

Ibilbidea Putxeta, Pozo Gerente eta La Arenako hondartza gaineko ikuspegi paregabearekin jarraitzen dugu. Abanto-Zierbenan sartu gara.

Petronor

Aurrerago El Onceren kargatzeko tokiaren hondamenak daude, Sestao– Galdames, trenbidearen ibilbidearen erdia, 11.km-a izateagatik horrela deitua. Hemen aurkitzen zen plano inklinatu luzeko terminala, Meatze- Zonaldeko handieneko, Galdameseko Saúcoko Meategiekin konektatzen zuena.

Picón kurbaren ostean, atsedenera gonbidatzen gaituen aisia-gunea dago, Los Castañoseko geraleku zaharraren ondoan.

Bide Berdean jarraitzen dugu, Calcos Viejos tunela (50 m-ko luzerakoa) eta San Fermineko antzinako plano inklinatua pasatzen ditugu.

Hemendik aurrera bideak ibilgailuekin paralelo doan herri-gune tarte batera eramaten gaitu, arreta handiz ibiltzea ezinbesteko izango dugu.

Gallartako auzora iritsi gara (29.kma), bertan Euskal Meatzaritza Museoa eta Concha Meategiaren behatoki ikusgarriak itxaroten gaituzte. Bertara heltzeko Bidetik apur bat urrundu beharko dugu, eskuinean Avenida del Minero– Meatzari Etorbidea utziz.

Concha Meategia jatorrizko herriaren azpia ustiatu zuten hamarkadetan zehar, gaur egun itsas maila baino beherago heltzen da.

Herri-gunea atzean utziz, tarte lasaiago bat izango dugu, non Bidean bidegurutze bat agertzen zaigun batetik itsasoaren irteera dugu eta bestetik Bilboko Itsasadarra.

Mina ConchaFachada Museo Minero