31. Km

Puntu honetan gure maratoiaren jarraipena itsasorantz hartzea gomendatzen dugu. Hartarako ezkerrerantz bidegorriari jarraitu behar izango diogu, Gallartako futbol zelaiaren ondoan dagoen aisia-gunearen parean. Horrela, Orconera Iron Companyren balde lerro ikusgarria jarraitzen dugu, 8 km bakanetan zehar Kantauri Itsasoa, La Arenako Hondartza eta marinelaren Bide Berdetik Itsaslur/ Campomar banantzen gaituenak.

Puntu honetatik aurrera Bide Berdeak La Arenako Hondartzaraino “Barakaldo- La Arena” bidegorriarekin bidea partekatzen duena.

Orconera Iron Companyren airezko balde lerroa, Ortuellako Carmen VII.a Meategia Pobeña-Muskizko garbitegiarekin lotzen zuena, Burdinmendien Bide Berdeko engranajearen azken kate-begia izan daitekeela uste da. Bere jatorrizko ibilbidea berreskuratzea ezinezkoa da (airez bai zihoan), makina honen aztarnak – bere denboran Europako garrantzitsuena bere teknika ezin hobea eta bere 8km-ko luzeragatik-, Abanto-Zierbena eta Muskiz arteko bidegorriaren bidez trafikorik gabeko beste tarte bat egotea ahalbidetu du.