Itsaslabarrean kokatzen diren El Castilloko, Josefa Meategiko eta Amalia Vizcaínako meatze monumentuen multzo paregabea mirets dezakegu, duela urte gutxi itsaso zabalaren gainean zegoen zamatzeko toki bizkaitar bakarra itsasoak berak irentsi zuena.
Ibilbide luze honen osteko merezitako deskantsua irabazi dugu, goialdeko aisialdi gunean. Hala ere, jarraitu nahi ezkero … eta atseden hartu ostean, Itsaslurretik Kobaron arte jarraitzeko aukera ere badugu.