10. Km

10VagonetaBaso artetik Bide Berdean jarraitzen dugu. Sopuertako Meategiaren goiko aldetik zeharkatuz, El Castaño (Sopuerta) auzora iristen gara, hantxe bagoneta zahar batek ongi etorria ematen digu.

Eraikinen artetik lurrean adierazitako marra berdetik jarraitzen dugu El Castaño parkera helduz, bertan meatzarien omenezko monumentua aurkitzen dugu.

Puntu honetan ezkerrera dagoen desbideratze bat hartu daiteke km eskas batean Catalina Meategiko multzora eramaten gaituena. Bere bi kiskaltze- labeen eta Los Herreroseko tunelagatik ezaguna da, bere 2 km-ak XX. mendearen lehen erdian pikotx eta palaz zulatua izan zena. Las Muñecaseko portua igarotzea ahalbidetzen zuen Kantabriako Otañes haranera helduz eta horrela Castro- Urdialeseko minerala kargatzeko toki zaharretara helduz. Inguruan El Alisaleko aisia-gunea topatzen da.

Hornos CalcinacionKiskaltze- Labeak burdin gordina ahitu egin zenean agertu ziren eta enpresak aurrez baztertzen zuten mineral lohia estimatzen hasi ziren. Mineral honi ezpurutasunak kentzeko ikatzarekin tenperatura oso altuetan berotzen zituzten labe erraldoi hauetan.

 

El Castaño parketik Bide Berdetik jarraituz, errepide azpitik igarotzen den tunel bat zeharkatzen dugu. Sopuerta Abentura ondotik pasatzen gara. Errekaren beste ertzean kokatzen den Familiaren aisi aktiborako ekipamendu interesgarria da.

Puente MaderaEl Arenaora heltzean Galdameseko udalerrira sartzen gara, lehen trenbide zubi zaharra zena orain BI-2701 errepidearen gaineko egurrezko pasagune eraberritua da.

Hemen Burdinolen Ibilbidearekin berriz elkartzen gara. Barbadun ibaiaren gaineko egurrezko pasagune berri batek Aguas Juntaseko aisia-gunera eramaten gaitu. Bideak padura eta fruta-arbolen artean jarraitzen du, errepidearen azpitik doan tunel txiki bat igaroz Galdameseko La Aceñaraino. Puntu honetan Sestao- Galdames eta Castro- Traslaviña trenbide zaharren elkargune zen puntuan kokatzen gara.