16. Km

La Aceñara iristeko aldapa gainditu behar dugu. Indarrak berreskuratzeko Tardía eta Berango meategien inguruan egokitutako aisia-gunean atseden hartu dezakegu; piknik- mahaiekin, haurren jokoekin eta ibai-paseo ederraz inguraturik. Urtegia orain kokatzen den tokian lehenago meatze- herria egoten zen. Hemendik GR-281 bidera berriro lotu gaitezke.

Mural

Behin indarrak berreskuratuta Bide Berdera itzultzen gara, La Aceña-ko industrigunea atzetik igaroz tren geltoki zaharrera iristen gara. Aurrera jarraituz Vallejas eta Malpeña bezalako tunelak pasatuz, azken hau “sorginaren tunela” bezala ezagutzen dena, Galdames-ko El Cerco auzune-arte helduz. Inguru honetan trenbideko beste kargatzeko toki zahar bat aurkitzen zen.

Bidearen ezkerrean, lokomotorak biratu ahal izateko zulo biribil bat ikusiko dugu. Biratzeko puntu honetaraino heldu behar izaten zuten. Distantzia gutxira bidearen zati bat ezkutatzen duten lubeta eta horma berezi batzuk ikus ditzakegu.

MuroFoso