Ibaiaren beste ertzean burdinola eta minerala kargatzeko toki baten hondamenak itxaroten gaituzte, Las Barrietaseko tren geltoki zaharraren ondoan. Apur bat aurrerako Sopuertako Alén meatzari auzune zaharrera igotzeko dagoen errepideko bidegurutzea aurkitzen dugu. Bide Berdetik ateratzeko gonbita egiten digu 2.000 urte baino gehiagoko mendi burdinolak aisia-gune bezala atondutako gunea ezagutzeko.
Haizeolak. Hasierako fabrika hauek burdin- minerala ikatz kantitate handiekin batera sartzen ziren harri-tximinia txikiak ziren. Hauen helburua, meategitik atera berritako burdinak izan zitzazkeen ezpurutasun guztiak askatzea eta garbitzea zen, berotuz eta labe txiki hauetan gori-gorian jarriz lortzen zen. Burdinola hauek mendien goiko aldeetan eraiki zituzten burdin minerala eta egur-ikatza kantitate handietan behar izaten zituztelako. Han goian basoetatik gertu kokatzen ziren, meatzariek meategietatik burdina atera eta ikazkinek haritz, pago eta gaztainondoen egurra erabiltzen zuten.
Txondorra enbor-pilo batekin osatutako tximinia batez hasten zen. Tximinia hau enbor eta egurrez inguratuz mendi itxura hartzen zuen. Hurrengo pausoa ikaztegia sasitzarekin eta lastoarekin estaltzea zen; bukatzeko lur eta errauts geruza batez estaltzen zen garrak ihes egin ez zezaten. Tximinia eratzerakoan geratzen zen zulotik ikatz-zati erre bat sartzen zen eta zurak su hartzen zuenean, zulo hau lokatzaz estaltzen zen. Hau neketsua iruditzen bazaizu, oraindik zailena geratzen zen, txondorra astebetez gutxi gora-behera zaindu egin behar zen. Suak ihes egin ez zedin, behar zenean txondorraren gainean lurra bota behar zen. Astebete ostean, sua itzali egiten zen eta ikatzezko mendia hozten hasten zen. Orduan ikazkinak arrastelu batekin behera botatzen zuen eta ikatza gainontzeko hondarretatik bereizi egiten zuen. Zailena egurra ikatz bihurtzen zen momentu konkretu hori noiz ematen zen jakitea zen sua berehala itzaltzeko. Hau ikasteko modu bakarra lan eginez eta denborarekin lortzen zen. Ikazkin bakoitzaren sekretuaren parte da.
Txondorra enbor-pilo batekin osatutako tximinia batez hasten zen. Tximinia hau enbor eta egurrez inguratuz mendi itxura hartzen zuen. Hurrengo pausoa ikaztegia sasitzarekin eta lastoarekin estaltzea zen; bukatzeko lur eta errauts geruza batez estaltzen zen garrak ihes egin ez zezaten.
Tximinia eratzerakoan geratzen zen zulotik ikatz-zati erre bat sartzen zen eta zurak su hartzen zuenean, zulo hau lokatzaz estaltzen zen. Hau neketsua iruditzen bazaizu, oraindik zailena geratzen zen, txondorra astebetez gutxi gora-behera zaindu egin behar zen. Suak ihes egin ez zedin, behar zenean txondorraren gainean lurra bota behar zen. Astebete ostean, sua itzali egiten zen eta ikatzezko mendia hozten hasten zen. Orduan ikazkinak arrastelu batekin behera botatzen zuen eta ikatza gainontzeko hondarretatik bereizi egiten zuen.
Zailena egurra ikatz bihurtzen zen momentu konkretu hori noiz ematen zen jakitea zen sua berehala itzaltzeko. Hau ikasteko modu bakarra lan eginez eta denborarekin lortzen zen. Ikazkin bakoitzaren sekretuaren parte da.