XEHETASUNIK EZ GALTZEKO: INTERES PUNTUAK

CiclistaTunel

Gida honetan meategietako aktibitate handiaren aztarnak eta paisaiaren interpretaziorako gakoak aurkituko dituzu. Ibilbidea osatzen zoazen heinean eta interes puntu bat topatzen duzunean, mapan kokatzea besterik ez duzu; ikur aurkibidearen bidez informazioa kontsultatzeko orrialdera zuzentzen zaitu.

Eta, alderantziz: Gida hau irakurriz Bide Berdeari buruzko alde ezberdinak ezagutuko dituzu. Testuan, interes puntu bakoitza nabarmentzen dituzten ikurrak aurkituko dituzu, geroxeago mapan lokalizatu eta ondoren lekuak bertan bisitatzeko..

GOMENDIO BATZUK

Bide Berdeaz lasaitasunez gozatu, gordetzen dituen sekretu guztiez ohartzeko. Asko du kontatzeko! Disfrutatzeko denbora hartu eta hurrengoan bueltatzeko aitzakiaren bat utzi … Oinez egiten baduzu bi etapatan banatu dezakezu.

  1. Las Barrietaseko kargatze tokiko hondamenak, Sopuerta (4.Km).
  2. Aléneko herri meatzari zaharra, Sopuerta (saihesbidea 4,8. Km-an).
  3. Catalina Meategiko konplexua El Castañon, Sopuerta (saihesbidea 11.Km-an).
  4. La Aceñako geraleku zaharra, Galdames. (16.km).
  5. El Cerco (Galdames), Kargatze tokiko hondamenak eta lokomozio-trenak biratzeko zuloa. 18.Km.
  6. El Pobal Burdinola, Muskiz. Oinezko eta bizikletazko sarrera 21.Km-an.
  7. Kargatze tokiko hondamenak eta El Onceko kokalekua, Abanto-Zierbena (km 26).
  8. Euskadiko Meatzaritza Museoa eta Concha Meategia, Abanto-Zierbena, 30.Km-an saihesbidea.
  9. Barbaduneko dunak eta padurak, Muskiz (km 40).
  10. El Castilloko Meatzari multzoa, Muskiz (km 42,5).

Meatzari tunelak

  • 2.Km. Artzentales. Bi tunel jarraian, bat 147 m-koa eta bestea 87 m-koa. Luzeenak argiteria piztu eta itzaltzeko etengailua du.
  • 16.Km. Galdames. Vallejaseko tunela (80 m) eta Malpeñako tunela, 180 m-koa eta argiztatua, “sorginaren tunela” bezala ezagutua.
  • 24.Km. Abanto-Zierbena. El Sobacoko tunela, 150 m argiztatuak.
  • 27.Km. Abanto-Zierbena. Calcos Viejoseko tunela, 50 m-koa.