Mendi inguru hauetako burdinaren ateratzea eta itsasadarrera edo itsasora garraiatzeko beharrak hainbat enpresek meatze-trenbideak sortzera eraman zituzten. Gaur egun, tarte batzuk Bide Berdean birmoldatu dira. Horrela natura eta paisaia eraldatu zuten meatze lanen ondoko aztarnak ezagutarazteko bide ezin hobean bihurtu da, bizikletaz nahiz oinez aktibitate fisiko osasuntsua egiteko aukera paregabea.
Minerala mendialdetik behealdetara eramateko airezko tranbia eta plano inklinatuzko sare konplexua erabiltzen zuten. Hemendik, Meatze Trenbideak mineralak barkuetaraino eramaten zituzten.
Bidean dauden hiru lineak honakoak ziren:
“Castro– Traslaviña Linea”. 1914an Ferrocarril de San Julián de Musques a Castro Urdiales y Traslaviña Konpainia sortu zen, Trianoko trenbidea Santander- Bilbokoarekin batzeko helburua zuen. Merkantzia garraioetan jardun zuen. 1992tik aurrera Estatutako Trenbideen esku geratu zen eta errentagarritasun txikiagatik 1966an itxi egin zuten, meatzaritza krisiaren eraginez.
“Sestao – Galdames Linea”. Bilbao River Cantabrian Rail Konpainia ingelesak eraiki zuen eta 1876an zabaldu zen. Bere 22Km-ko ibilbidea luzeena zen eta La Aceña-ko (Galdames) Meategi ustiapenak Sestaoko La Benedictako kaiekin lotzen zituen. Bai mineral eta bai bidaiarien garraiorako erabilia izan zen, honek langile etorkinak lantegi inguruetako meatzari auzoetan ezartzea lagundu zuen: La Balastrera, La Aceña, Saúco…
Beste ustiategietako minerala ere garraiatu zuen, ibilbidean zehar hainbat kargatzeko toki aurkitu zitezkeen. Bereziena La Florida auzoan aurkitzen zen. Puntu honetaraino 4km luzera zuen plano inklinatu ikusgarri bat heltzen zen, Saúco Meategitik trenbideraino. Espainiako plano luzeenetariko bat zen eta bidean bagoneten joan-etorrirako bitarteko sei geraleku zituen.
Gerra Zibilaren ondoren Babcock & Wilcoxen ondasun izatera pasa zen, 1972 eraitsi zutelarik.
“Covarón Trenbidea”. 1860 inguruan The Vizcaya and Santander Mining Cº Ltd Sozietateak Muskizko Kobaron auzoko San Julián eta Amalia Vizcaína meategietako ustiapena hasi zuen. Baina, José McLennan ingeniari eskoziarraren konpainia izango zen hamarkada geroago, mineralaren ustiapen eta komertzializazioa bultzatuko zuena. Rubio eta burdin karbonatuaren produkzioari irteera emateko, McLennan-en konpainiak 2,6km luzerako trenbide bat eraiki zuen, El Kobaronetik Campomar itsasbazterreko kargatzeko tokirarte. Handik minerala Durham-era (Ingalaterra) abiatzen zen. 1963 urtean aktibitate guztia gelditu eta kargatzeko tokitik azken bidalketa egin zen.