NATURA ETA HISTORIA MARATOIA

Traslaviñaren (Artzentalesen) eta Kobaronen (Muskiz-en) arteko 42,5 Km-tako Bideak lur azpiko galeria labirintikoa eta meatze-aztarnaren legatu zabala ezkutatzen ditu: Sopuertako kiskaltze labeak, meategiak, burdinolak... eta esploratzeke dauden makina bat txoko. Gainera, askotariko abentura-jarduera aukera praktikatzeko, museoak,  jatetxeak, landetxe eta xarmadun beste ostatu batzuk aurkituko dituzu. Bide Berdea oinez edo bizikletaz, jarduera fisikoa egiteko eta bizitza osasungarriaz gozatzeko leku paregabea da.

Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Muskizko udalerrietatik igaroko zara.